2015-08-18

Irrikitaldia 2015




Aurten ere 3Txulo txaranga jo eta ke ibili da Irrikitaldian. Txaleko dotore eta koloretsuekin Pirata guztiak saltatzen jarri ditugu. Sortutako giroa hobezina izan da, asko gozatu dugu eta hurrengorako prest gaude.















2015-01-25

Donostiako Inauteriak - 2015


Datorren otsailaren 14an, inauteriko larunbata, 3Txulo Txarangaren

DIANA 12:00etan Sarriegi plazan

Zuek guztiok gonbidatzen zaituztegu parte hartzera; mozorrotuta etorri, salto eta dantza egiteko prest. Gogora ezazue edozein musika tresna ekarri dezakezuela gurekin batera jotzeko: turutak, marakak, etab. Izena eman duen lehenengoa, Sarriegi plazako danborraria izan da!
Aurten, txarangaren himnoa joko dugu lehenbiziz, Benedicto Burgosek konposatuko 3Txulo izeneko abesti eder bat.

3Txulo  Himnoaren  estrenaldia  13:00etan  
Santa Maria atarian



GORA DONOSTIAKO INAUTERIAK!!!